Pareoa: Turkiako pextemalak oso xurgatzaileak dira, arinak eta oso azkar lehortzen direnak. Hango bainuetan erabiltzen dira eta ezin hobeak dira bidaiatzeko, baita etxean, hondartzan edo igerilekuan erabiltzeko ere. Kotoizko hariekin eginak eta harimuturrak eskuz korapilatuak daude. Pextemala aurrez garbitua dago, leuna eta zetatsua izan dadin.
Zetaren Bideko ikono bat ageri du motiboan: granada bere haziekin. Fruta elementu bisual inportantea da Uzbekistango, Irango eta Turkiako arteetan eta irudimen kulturalean. Hilezkortasuna eta ugalkortasuna sinbolizatzen ditu. Granada inguratzen duen zirkulua, berriz, Uzbekistango Suzaniren ehunetatik hartua dago, eta eguzkia irudikatzen du.Â
Neurria: 180 x 90 cm. Materiala: %100 kotoia, aurrez garbituta, akaberako hariak eskuz korapilatuta.
Orkatilekoa: makrame eran egindako tximeleta berde argia, letoizko apaingarriekin (nikelik gabeak). Norberaren neurrira egokitu daiteke, eta, nahiago baduzu, eskumuturrean ere erabil dezakezu.