Bezeroak atzera egiteko eskubidea izango du, eta iritsi zaion eskaria itzuli ahalko du ez bada bere edo haren gustukoa. Gehienez ere, HAMALAU egun izango ditu eskubide hori gauzatzeko jasotzen den egunetik kontatzen hasita; bezeroak ordaindu beharko ditu itzultzeagatik sortuko diren gastuak. Atzera egiteko eskubidea gauzatu nahi badu, mezu elektroniko bat bidal dezake denda@sarekoborda.eus helbidera. Izen-abizenak adierazi beharko ditu, baita egindako eskariari dagozkion datuak ere; horretaz gain, atzera egiteko eskubidea erabili nahi duela ere jakinarazi beharko du mezu horretan.
1/2007 Errege Dekretuaren 102. artikuluak esaten duenari jarraikiz —Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren testu bategina onartzen du dekretu horrek—, zenbait produktu ezingo dira itzuli: produktu pertsonalizatuak, hondatu gabe itzuli ezin direnak edo azkar iraungitzen direnak, CDak, DVDak, programa informatikoak eta antzekoak, edo adierazitako epean hasita dauden zerbitzuak.