Sareko Borda

Lege oharra eta pribatutasun politika

Lege oharra

Lege ohar hau Sarekoborda.eus online dendari buruzkoa da. Haren jabea eta argitaratzailea Markel Lizasoain Baleztena da (IFK: 44555873c). Hemendik aurrera, SAREKO BORDA, helbidea Saldiasen duena (Nafarroa), Belen karrikaren 7.ean. Harremanetarako: denda@sarekoborda.eus edo 948 61 50 05.

SAREKO BORDAk jakinarazten du online denda honetan sartzea librea eta doakoa dela. Dena den, SAREKO BORDAk ezin du guztiz bermatu webgunean agertzen den informazio guztiaren zehaztasuna eta fidagarritasuna; ondorioz, webgunean izan liteke hutsegite, birus edo segurtasun arazorik. Beraz, hutsegiterik izanen balitz, barkamena eskatzen du alde aurretik, eta zure laguntza espero du, alegia, ahalik eta lasterrena horren berri ematea, beharrezkoak diren zuzenketak egiteko.

Sarekoborda.eus-k modua ematen du besterenak diren Interneteko era guztietako informazio, zerbitzu, datu eta programetara sartzeko, eta, halakoetan, SAREKO BORDA ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaren inguruko erreklamazioen erantzule ere.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webguneko eduki eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko, eta legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko; SAREKO BORDA ez da inola ere erantzule izanen.

Sareko Bordak eskubidea du bere webgunean egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko, aurrez abisurik eman gabe; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu ditzake, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma moldatu, nahi duenean.

Pribatutasun politika

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileari jakinarazi nahi zaio bere datu pertsonalak SAREKO BORDAren tratamendu sisteman jasoko direla, eta erabiliko dira Markel Lizasoainek ematen dituen zerbitzuak kudeatzeko, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, interesdunekin harremanetan jartzeko eta enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko (besteak beste fakturak prestatu). Kontrakoa adierazten ez badigu, interesdunaren datuak epe zehatzik gabe kontserba ditzakegu, harekin dugun harremanaren jarraipena egiteko.

SAREKO BORDAk konpromisoa dauka erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

Webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea honen guztiaren jakitun dagoela eta onartu egiten duela pribatutasun politika honetan adierazitakoa.

2. Datu pertsonalak biltzea

Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko, galdetegi bat bete beharko da, eta, bertan, adierazita egongo da datu horien helburua zein den, eta zer datu eman behar den nahitaez. SAREKO BORDAk ez du eskatuko erabiltzaileak nahi duen zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino. Galdetegietan ezinbestekotzat jotako eremuak hutsik utziz gero edo oker betez gero, SAREKO BORDAk beharbada ez dio erantzungo erabiltzailearen eskaerari.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osatuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Datuak egiazkoak ez badira, SAREKO BORDAk zerbitzurik ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatzea.

Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, haien baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Webgune honen atal batzuetan irakurleen iruzkinak onartzen dira. SAREKO BORDAk ez du bere gainean hartuko iruzkin horietan azaltzen diren iritzien erantzukizuna. SAREKO BORDAk beretzat gordetzen du iruzkin mingarriak edo laidogarriak ezabatzeko eskubidea, baita iruzkin horiek egin dituzten erabiltzaileen sarbidea blokeatzekoa edo galaraztekoa ere.

3. Gako pertsonalen erabilera

Erabiltzaile gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erabiltzaileak konpromisoa izango du gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko. Erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, webgunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.

SAREKO BORDAk gomendatzen du erabiltzaile gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta karaktere alfanumerikoak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan gordetzea (fisikoa zein informatikoa). Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide gakoak aldatzea.

Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio SAREKO BORDAri.

4. Interesdunen eskubideak

SAREKO BORDAk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, baita datuen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Era berean, edonoiz egin dezake gai honi buruzko eskariren bat. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio SAREKO BORDAri: Belen karrika, 31747 Saldias (Nafarroa); 696 92 68 40 telefonora deitu, edo, bestela, denda@sarekoborda.eus helbide elektronikora idatzi. Erabiltzailea ez baditu bere eskubideak beteta ikusten, jo dezake dagokion agintari nazionalera, bai eta Datuak Babesteko Agentziara ere (Jorge Juan 6, 2001 Madril).

5. Segurtasun Neurriak SAREKO BORDAk, datu pertsonalak erabiltzean, behar diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu datuen segurtasuna bermatzeko eta eragozteko datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea. Betiere, kontuan izanda egoera teknologikoa, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko edo naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku hartze edo esku hartze bidegabeak, baina ez liratekeela SAREKO BORDAren erantzukizunpekoak.

6. Trafiko datuak

Zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistra ditzake. Hartara, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, aztertu ahal izateko zein izan den ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua, webguneko bisitarien kokapena (probintzia), bisitarien jarduera eta erabilera maiztasuna.

Aipatutako helburua lortzeko, SAREKO BORDAk egokiak iruditzen zaizkion softwareak (esate baterako Google Analytics) erabiliko ditu webgune hau neurtzeko eta aztertzeko.

7. Indarraldia

SAREKO BORDAk beretzat gordetzen du bere pribatutasun politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege edo jurisprudentzia aldaketak izan direlako. SAREKO BORDAk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, SAREKO BORDAk gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun politika honetara.

8. Cookie politika

Zer da cookie bat?

Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategi bat da, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Cookieek nabigazioa errazten dute, eta abantaila asko ekartzen dituzte; esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko, edo webgunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko. Cookieak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookieak webgunea uztean urratu egiten dira; cookie iraunkorrak, berriz, ordenagailuan egoten dira egun jakin bat arte.

Zein cookie mota erabiltzen ditu web gune honek?

Webgune honek cookie mota desberdinak erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren helburu hauekin:

Cookie teknikoak: aukera ematen dute webgunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko; esate baterako, datu trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, eskari baten atalak gogoratzea, erosketa bat egitea, inskripzio bat egitea, segurtasun elementuak erabiltzea, edukiak sare sozialen bidez partekatzea, eta abar.

Pertsonalizatzeko cookieak: aukera ematen dute webgunea erabiltzailearen gustuen arabera pertsonalizatzeko; esate baterako, hizkuntza, nabigatzaile mota eta abar.

Analisi cookieak: aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Publizitaterako cookieak: aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau gauzatzeko erabil daitezkeen irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

  • Nola desaktiba daitezke cookieak?

    Nabigatzaile gehienek cookieak automatikoki onartzen dituzten arren, erabiltzaileak ordenagailuko nabigatzailearen konfigurazioa alda dezake. Erabiltzaileak aukera du cookieak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

9. Irudien eskubideak

Webgune honetan txertatu diren irudiek eta ikonoek erabiltzeko baimena jaso dute. ‘Nire kontua’ atalera jotzeko erabili den ikonoaren egilea: Smachicons.

 

Scroll to Top