Erabilera baldintzak
- SAREKO BORDA zer den
Sarekoborda.eus produktuen online denda bat da. Denda honen erabiltzailea bere borondatez sartzen ahal da, eta sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela SAREKO BORDAren erabilera baldintzak, lege oharra eta pribatutasun politika.
Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen erantzukizunpekoa da, erabiltzailearena baizik ez. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak ez dio emanen, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ez die kalterik eginen webguneko informatika sistemei.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezin du eman SAREKO BORDA, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
SAREKO BORDAk ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan hutsegiterik egon ez dadin. Orduan, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. SAREKO BORDAk espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietan egon daitezkeen okerren erantzukizuna hartzeari, baita horien egiazkotasun, zehaztasun eta gaurkotasun faltaren ondorioz sortutako kalteen erantzukizuna hartzeari ere.
SAREKO BORDAk beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake denda honetan, eta ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako edukien erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuk ematea da; horregatik, erabiltzailea bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
SAREKO BORDA ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik sorturiko ondorio edo kalteen erantzulea, informatika kalteak eta birusak txertatzea barne. SAREKO BORDAk ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik, kanpoko hirugarrenek txertatutakorik eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenik; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
SAREKO BORDAk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. SAREKO BORDAk ez du bere gain hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
Izen ematea eta erregistratzea
SAREKO BORDAren dendan sartzeak ez dakar nahi eta nahi ez datu pertsonalak eman beharra. Nolanahi ere, produktuen eskariak edo erosketak egiteko, datuak eman behar dira, dela erregistratuta eta dela ordainketa orriko datu taula beteta. Erregistroa segurua eta zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonal horiek ematea.
Erregistratzeko, nahikoa da dendako kontuan helbide elektronikoa eta pasahitza erabiltzea.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osoak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, datu horietan edozein aldaketa badago, berri emateko erantzukizuna ere izango du. Erregistro galdetegietan nahitaezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, SAREKO BORDAk, beharbada, ez dio erantzunen erabiltzailearen eskaerari.
Sarbide gakoen erabilera
Gune pribatura sartzeko gakoak pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erregistratutako erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, webgunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.
SAREKO BORDAk gomendatzen du erabiltzaile gakoa eta pasahitza berberak ez izatea, eta alfa zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan —fisiko zein informatikotan— gordetzea. Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide gakoak aldatzea.
Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio SAREKO BORDAri.
Erosketa prozesua
SAREKO BORDAren dendan gure katalogo guztia aurkituko duzu. Horietakoren bat eskuratzeko, honako erosketa prozesu honi jarraitu beharko diozu:
– Hauta ezazu nahi duzun produktua, eta jar ezazu erosketa saskian.
– Irakur ezazu, arretaz, eskaintzari buruzko informazio guztia. Produktuaren edo zerbitzuaren ondoan ageri diren prezioak eurotan emanak daude, eta dagozkien zergak erantsita dituzte erosketa saskian.
– Joan zaitez erosketa saskira, eta han egiaztatu ahalko dituzu eskatu dituzun produktuen xehetasunak eta salmenta prezioa.
– Eskariarekin ados bazaude, izena emateko inprimakia bete eta zure datuak eman beharko dituzu, eta, lehendik izena emana baduzu, zure helbide elektronikoa eta pasahitza erabiliz identifikatu beharko duzu zeure burua.
– Ondoren, ordaintzeko modua hautatu beharko duzu. Honako bide hauek erabil ditzakezu: banku transferentzia, txartela, Bizuma.
– Bankuko, txarteleko edota produktuko informazioa eman eta eskaria behar bezala ordaintzen duzunean bukatuko da erosketa.
– Ordainketa agindua bidali ondoren, prozesua ongi gauzatu dela berresteko mezu bat jasoko duzu, eta zure eskariaren datuak agertuko dira bertan; mezu hori jasotzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako helbide honetan: denda@sarekoborda.eus.
– Erosketa prozesuan sartu dituzun datuetako bat aldatu nahi izanez gero, honako helbide elektroniko honetara idazteko aukera ematen dizu SAREKO BORDAren dendak: denda@sarekoborda.eus.
Produktuak eta zerbitzuak
SAREKO BORDAren dendak bere webgunean argitaratzen dituen eskaintza guztiek kontratazio baldintza jakin batzuk dituzte —epe jakin bat irauten dute, leku jakinean eskuratu edo erabili behar dira, lurralde batera mugatzen dira, muga tekniko batzuk dituzte, murrizketa batzuk…—; bezeroak eskaintza bat eskuratzen duen unean, horiek guztiak berariaz onartzen dituela esan nahi du.
Erabiltzaileak ziurtatzen du adin nagusikoa dela, eta onartzen du herrialde eta estatu batzuetan ez dela legezkoa edari alkoholdunak erostea adin nagusikoa ez bazara.
Itzulketak edo atzera egiteko eskubidea
Bezeroak atzera egiteko eskubidea izango du, eta iritsi zaion eskaria itzuli ahalko du ez bada haren gustukoa. Gehienez ere, HAMALAU egun izango ditu eskubide hori gauzatzeko jasotzen den egunetik kontatzen hasita; bezeroak ordaindu beharko ditu itzultzeagatik sortuko diren gastuak. Atzera egiteko eskubidea gauzatu nahi badu, mezu elektroniko bat bidal dezake denda@sarekoborda.eus helbidera. Izen-abizenak adierazi beharko ditu, baita egindako eskariari dagozkion datuak ere; horretaz gain, atzera egiteko eskubidea erabili nahi duela ere jakinarazi beharko du mezu horretan.
1/2007 Errege Dekretuaren 102. artikuluak esaten duenari jarraikiz —Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren testu bategina onartzen du dekretu horrek—, zenbait produktu ezingo dira itzuli: produktu pertsonalizatuak, hondatu gabe itzuli ezin direnak edo azkar iraungitzen direnak, CDak, DVDak, programa informatikoak eta antzekoak, edo adierazitako epean hasita dauden zerbitzuak.
Pribatutasun politika
SAREKO BORDAren dendako baldintzak onartzen direnean, SAREKO BORDAren lege oharrak eta pribatutasun politika onartzen direla esan nahi du.
Nola jar naiteke zuekin harremanetan?
Dendari dagokion zalantzarik izanez gero, idatzi denda@sarekoborda.eus helbidera edo deitu 696 92 68 40 telefono zenbakira.