Foruen monumentuaren omenezko kamiseta
Gizakia berez den bezalakoa delakoz, herriek beren amaren lurrean eraikitako aitaren etxea defendatu beharra suertatzen da historiako zenbait pasartetan. Lurdes Iriondok kantatzen duen kantuko baieztapen batekin eta galdemodu batekin labur daiteke eskubide eta behar hori, “hau nere lurra da” eta “nora joan gindezke?”. Foruen monumentuaren omenezko kamiseta honek balio dezala gure arbasoek lan hori egin zutela oroitarazteko.









