Pareoa: Turkiako pextemalak oso xurgatzaileak dira, arinak eta oso azkar lehortzen direnak. Hango bainuetan erabiltzen dira eta ezin hobeak dira bidaiatzeko, baita etxean, hondartzan edo igerilekuan erabiltzeko ere. Kotoizko hariekin eginak eta harimuturrak eskuz korapilatuak daude. Pextemala aurrez garbitua dago, leuna eta zetatsua izan dadin. Kolonbiako saguzarretan inspiratua dago. Garai bateko xamanek motibo gisa erabiltzen zituzten beren tresnetan eta erritualetan munduaren oreka sustatzeko eskaintza modura. Tulipanak dira saguzarren ondoan ageri diren beste motiboa, Turkian oso erabiliak sinbolo gisa.
Neurria: 180 x 90 cm. Materiala: %100 kotoia, aurrez garbituta, akaberako hariak eskuz korapilatuta.
Orkatilekoa: makrame eran egindako tximeleta fuksia, letoizko apaingarriekin (nikelik gabeak). Norberaren neurrira egokitu daiteke, eta, nahiago baduzu, eskumuturrean ere erabil dezakezu.