Sareko Borda

,

Kutxa gorri txikia

48,00

Pareo horia eta orkatileko fuksia. Neguan gordean eduki ondotik, orkatilak harro erakusteko.

* Eskuragarri

SKU: PT1-1-1 Kategoriak: ,

Pareoa: Turkiako pextemalak oso xurgatzaileak dira, arinak eta oso azkar lehortzen direnak. Hango bainuetan erabiltzen dira eta ezin hobeak dira bidaiatzeko, baita etxean, hondartzan edo igerilekuan erabiltzeko ere. Kotoizko hariekin eginak eta harimuturrak eskuz korapilatuak daude. Pextemala aurrez garbitua dago, leuna eta zetatsua izan dadin. Pareo honen motiboan erabili diren ikurrek Mendebaldeko Afrikan bizitzaren izaera dinamikoa irudikatzen dute. Hango arte bisualetan erabiltzen dira. Eta zirkuluek boterea, indarra eta ausardia adierazten dute.

Neurria: 180 x 90 cm. Materiala: %100 kotoia, aurrez garbituta, akaberako hariak eskuz korapilatuta.

Orkatilekoa: makrame eran egindako tximeleta berde argia, letoizko apaingarriekin (nikelik gabeak). Norberaren neurrira egokitu daiteke, eta, nahiago baduzu, eskumuturrean ere erabil dezakezu.

Scroll to Top