Sareko Borda

,

Kutxa turkesa handia

85,00

Pareoa, lihozko poltsa eta botila.

Hondartzarako look konpletoa; eraman lihozko poltsan hondartzan egoteko pareoa eta botila, egarririk ez pasatzeko. Zoazen lekura zoazela, eraman ezazu itsasoa zurekin.

* Eskuragarri

SKU: PZ001 Kategoriak: ,

Pareoa: Turkiako pextemalak oso xurgatzaileak dira, arinak eta oso azkar lehortzen direnak. Hango bainuetan erabiltzen dira eta ezin hobeak dira bidaiatzeko, baita etxean, hondartzan edo igerilekuan erabiltzeko ere. Kotoizko hariekin eginak eta harimuturrak eskuz korapilatuak daude. Pextemala aurrez garbitua dago, leuna eta zetatsua izan dadin.

Zetaren Bideko ikono bat ageri du motiboan: granada bere haziekin. Fruta elementu bisual inportantea da Uzbekistango, Irango eta Turkiako arteetan eta irudimen kulturalean. Hilezkortasuna eta ugalkortasuna sinbolizatzen ditu. Granada inguratzen duen zirkulua, berriz, Uzbekistango Suzaniren ehunetatik hartua dago, eta eguzkia irudikatzen du. 

Neurria: 180 x 90 cm. Materiala: %100 kotoia, aurrez garbituta, akaberako hariak eskuz korapilatuta.

Lihozko poltsa: hondartzako poltsa perfektua bilatzen baduzu, hona hemen eskuz egindako lihozko poltsa fresko eta arina, kotoizko apaingarri ponpoidunarekin. Poltsa handia eta zabala da, traste asko sartuko zaizkizu, eta erosketak eramateko ere balioko dizu.

Materiala: liho ekologikoa.

Botila: ezin hobea edari freskagarri eta dibertigarrienak edonora eramateko. Bi lekutatik irekitzen da, ahotik eta lepotik, izotza eta era guztietako fruituak sar ditzazun. Askatu irudimena eta prestatu edari berri bat egunero! Ez du A bisfenolik.

Scroll to Top