Pareoa: Turkiako pextemalak oso xurgatzaileak dira, arinak eta oso azkar lehortzen direnak. Hango bainuetan erabiltzen dira eta ezin hobeak dira bidaiatzeko, baita etxean, hondartzan edo igerilekuan erabiltzeko ere. Kotoizko hariekin eginak eta harimuturrak eskuz korapilatuak daude. Pextemala aurrez garbitua dago, leuna eta zetatsua izan dadin.
Arraina eta loto lorea uztarturik daude pareo honen motiboan, eta uraren bizi indarra irudikatu nahi du. Loto loreak, gainera, sakratuak dira hinduismoan, edertasunaren eta ugalkortasunaren ikur.
Neurria: 180 x 90 cm. Materiala: %100 kotoia, aurrez garbituta, akaberako hariak eskuz korapilatuta.
Lihozko poltsa: hondartzako poltsa perfektua bilatzen baduzu, hona hemen eskuz egindako lihozko poltsa fresko eta arina, kotoizko apaingarri ponpoidunarekin. Poltsa handia eta zabala da, traste asko sartuko zaizkizu, eta erosketak eramateko ere balioko dizu.
Materiala: liho ekologikoa.
Botila: ezin hobea edari freskagarri eta dibertigarrienak edonora eramateko. Bi lekutatik irekitzen da, ahotik eta lepotik, izotza eta era guztietako fruituak sar ditzazun. Askatu irudimena eta prestatu edari berri bat egunero! Ez du A bisfenolik.