Pareoa: Turkiako pextemalak oso xurgatzaileak dira, arinak eta oso azkar lehortzen direnak. Hango bainuetan erabiltzen dira eta ezin hobeak dira bidaiatzeko, baita etxean, hondartzan edo igerilekuan erabiltzeko ere. Kotoizko hariekin eginak eta harimuturrak eskuz korapilatuak daude. Pextemala aurrez garbitua dago, leuna eta zetatsua izan dadin.
Arraina eta loto lorea uztarturik daude pareo honen motiboan, eta uraren bizi indarra irudikatu nahi du. Loto loreak, gainera, sakratuak dira hinduismoan, edertasunaren eta ugalkortasunaren ikur.
Neurria: 180 x 90 cm. Materiala: %100 kotoia, aurrez garbituta, akaberako hariak eskuz korapilatuta.
Nezeserra: Bainujantzi bustiak sartzeko poltsa. Edukiera handikoa da, lau bainujantzi ere sartuko zaizkizu eta. Oihal irazgaitza du barrenetik, eta, beraz, gauza bustiak ez ezik eguzkitako kremak, zapi hezeak eta halakoak sartzeko ere balioko dizu. Zaintzeko: eskuz garbitzea duzu onena, baina hotzean garbitu daiteke.
Neurriak: 31 x 22 cm.
Ileko goma: eskuz egina, mostaza kolorekoa, hosto txikiko estanpatuarekin.
Â