Sareko Borda

Manta berdea, xaboiak eta kandelak

88,85

ARTILEZKO MANTA

HARRI ITXURAKO LAU XABOI PORTZELANAZKO ONTZIAREKIN

LORE ITXURAKO ZORTZI KANDELA PERFUMATU

SKU: MBXK Kategoria:

ARTILEZKO MANTA

Eskuz egindako artilezko manta eder honek etxea apaintzeaz gainera, beroa emango dizu sofan lo-kuluxka egin nahi duzun egun hotzetan. Goxoa, atsegina eta naturala da. Gainera, larruzko uhal batekin bilduta dator, egunpasa edo kanpinera zoazenean eroso eramateko.

Materiala: %100ean artile leuna.

HARRI ITXURAKO XABOIAK

Errekarri itxurako lau xaboi portzelanazko ontziarekin, osagai guztiz naturalekin eskuz eginak. Zitronelaren olio esentzialari esker, fresko eta erlaxatuta sentitzen lagunduko dizute; estresa, antsietatea eta depresioa arintzen. Osagai nagusi gisa koko-olioa dutenez, hidratatzaileak dira; hala, azala hidratatuta eta malgu edukiko duzu eskuak garbitu aldiro. Onak dira larruazalerako eta ingurumena errespetatzen dute. Bilduma eskuz egindako portzelanazko plater zuri batekin dator. Xaboiontziak marmol efektua du, eta itxura dotorea ematen dio.

Xaboiaren osagaiak: koko-olioa, sesamo-olioa, ura, babarrun gorriak, soja babak, babarrun berdeak, babarrun beltzak, tximeleta-ilarra, arroza, sodio-hidroxidoa, akantazeoak, sodio-hidroxidoa eta zitronelaren olio esentziala.

LORE ITXURAKO KANDELA PERFUMATUAK

Zortzi kandela lurrindun. Lore zuriek lasaitasun sentsazioa emango diote gelari. Gainera, Indiako jazminarekin perfumatuta daude, usain gozoa eta freskoa. Kandela-kaxaren tamaina: 16,5 x 8,5 x 1,8 cm. Kandela bakoitzak 3 ordu irauten du gutxi gorabehera. Materialak: parafina-argizaria, neroli olio esentziala, kotoi-metxa eta aluminiozko ontzitxoa.

Scroll to Top