Sareko Borda

Manta grisa eta xaboiak

99,52

ARTILEZKO MANTA ETA

HARRI ITXURAKO XABOIAK

SKU: MGH Kategoria:

ARTILEZKO MANTA

Eskuz egindako artilezko manta eder honek etxea apaintzeaz gainera, beroa emango dizu sofan lo-kuluxka egin nahi duzun egun hotzetan. Goxoa, atsegina eta naturala da. Gainera, larruzko uhal batekin bilduta dator, egunpasa edo kanpinera zoazenean eroso eramateko.

Materiala: %100ean artile leuna.

HARRI ITXURAKO XABOIAK

Errekarri itxurako lau xaboi portzelanazko ontziarekin.

Osagai guztiz naturalekin eskuz egindako xaboiak, errekarri itxuradunak.

Zitronelaren olio esentzialari esker, fresko eta erlaxatuta sentitzen lagunduko dizute; estresa, antsietatea eta depresioa arintzen.

Osagai nagusi gisa koko-olioa dutenez, hidratatzaileak dira; hala, azala hidratatuta eta malgu edukiko duzu eskuak garbitu aldiro.

Onak dira larruazalerako eta ingurumena errespetatzen dute.

Bilduma eskuz egindako portzelanazko plater zuri batekin dator. Xaboiontziak marmol efektua du, eta itxura dotorea ematen dio.

Opari oso gustagarria.

Xaboiaren osagaiak: koko-olioa, sesamo-olioa, ura, babarrun gorriak, soja babak, babarrun berdeak, babarrun beltzak, tximeleta-ilarra, arroza, sodio-hidroxidoa, akantazeoak, sodio-hidroxidoa eta zitronelaren olio esentziala.

Thailandian egina.

Opari gustagarria izateaz gainera, bidezko merkataritzari bultzadatxoa emateko aukera duzu xaboi hauekin.

Scroll to Top