ARTILEZKO MANTA
Eskuz egindako artilezko manta eder honek etxea apaintzeaz gainera, beroa emango dizu sofan lo-kuluxka egin nahi duzun egun hotzetan. Goxoa, atsegina eta naturala da. Gainera, larruzko uhal batekin bilduta dator, egunpasa edo kanpinera zoazenean eroso eramateko.
Materiala: %100ean artile leuna.
LORE ITXURAKO KANDELA PERFUMATUAK
Lorategiko lore zuri itxurako kandela sorta polit eta dotorea.
Zortzi kandela lurrindun, lore zuri itxurakoak.
Lore zuriek lasaitasun sentsazioa emango diote gelari. Gainera, Indiako jazminarekin perfumatuta daude, usain gozoa eta freskoa.
Opari zoragarria urtebetetzerako, etxearen inauguraziorako edo edozein aukera berezitarako.
Bidezko merkataritzakoak izateak balio erantsia ematen diote eskuz egindako kandela hauei, nahiz eta parafinaz eginak izan.
Kandela-kaxaren tamaina: 16,5 x 8,5 x 1,8 cm.
Zortzi kandela. Kandela bakoitzak 3 ordu irauten du gutxi gorabehera.
Materialak: parafina-argizaria, neroli olio esentziala, kotoi-metxa eta aluminiozko ontzitxoa.
%100 eskuz egina, beganoa, animalien ankerkeriarik gabea.
Thailandian egina.