Sareko Borda

Gaztainondoaren eztia 950 g

18,00

Gaztainondoaren eztia kristalezko potoan (950 g).

Bukatua

Eztizalearentzako opari ezin hobea da loreek eta erleek beren izerdiz eratutako gozo berezi hau. Gaztainondoaren loraldikoa da.

Gaztainaren eztia: zapore indartsuko eztia. Kolore ilunekoetan zapore berezienetakoa duena: ahoratzean eztiaren berezko gozotasuna sumatzen da lehenik, gazi ukituekin batera, eta akaberan zur lehorraren mikaztasuna sumatzen zaio ahoko sabaian. Ezti mota honek luzaro iraun ohi du gogortu gabe. Erlategia Igantzin dago, eta dagoen inguruneagatik: akazia, lahar eta ainar ukituak izan ditzake urtearen arabera. Ezti monofloral hau ez da aise topatzen, gaztainondo basoak asko urritu baitira Euskal Herrian joan den mendetik hona.

Scroll to Top