Bortzerrietako akazia eztia. Udaberriko eguraldi ezegonkorrak direla medio, urte bakanetan lortzen dena. Duen gardentasunak erakusten du ezti monofloral honen aurtengo purutasuna. Uzta bikaina, 370 gramoko poto lauki leunetan ontziratua. Sareko Bordak etiketaraino zaintzen du bere produktua, akaziaren loraldi inpresionista dakarren margolan esklusiboarekin. Norberarentzat aukera gozoa eta opari ezin hobea.
Â