Sareko Borda

Gurpil zoro digitala

Mugikortasuna murriztuta izan dugunean, online denden salmentek gorakada handia izan dute, eta denda txiki asko sarean mugitzera behartu dira. Gizartea horretara doa, eta euskaldunoi beste behin garaietara egokitzea dagokigu. Izan ere, gabezia izugarria dago arlo digitalean.

Zeozer behar dugunean, gaztelaniaz edo frantsesez bilatzea eta erostea izaten da ohikoena, eta, hizkuntza horietan aurkitzen ez badugu, ingelesera jotzen dugu hurrena. Euskaldun batek zeozer eskaini nahi badu, berriz, zertarako eskainiko du euskaraz, euskaldunok ez badugu behar dugun hori euskaraz bilatzen?

Sareko Bordaren eta blog honen bitartez, euskalduna kontzientziatzen lagundu nahi dugu, eta gurpil zoro hori teklatu kolpeka puskatu. Hala, jendea animatu nahi dugu Internet edukiz betetzera, eta bilaketak eta erosketak euskaraz egitera.

Sarekoborda.eus oparitarako eskaintza sail batekin abiatu dugu, eta gure asmoa, xumea edo handinahia, produktuen eskaintza zabaltzen joatea da, eta pixkanaka gure produktu sailen artean hemengo eskulangileen lanak jartzea, baita urrutiagoko berezitasunak ere, dela artista berexiren batenak eta dela askotariko kolektiboenak.

Gure proiektua bultzatzen lagundu nahi baduzu, bisitatu gure denda, harpidetu gure berrietara, emaiozu zabalpena zure inguruan edo zabaldu gure sare sozialen bitartez (Facebook, Instagram).

Scroll to Top