Sareko Borda

Eztia propoliarekin

Pozez txoratzen iragartzen dizuegu gure produktu berria, oso kopuru mugatuan ekoitzi duguna, lehen aldia delakoz. Sareko Bordaren ezti propoliaduna testura krematsua duen milalore ezti leun bat da, propoli tintura %1 inguruan gehitua duena. Propoliaren mikaztasunarekin konbinatuta, oso zapore orekatua du. Saldiasko ezti propoliaduna elikagai natural bat da, osasunerako onura handiak dakartzana; ez da ezti arrunta bezain erraz ekoizten, eta horregatik eta dakartzan onurengatik, egunerokoan hartzeko baino gehiago gomendatzen dugu noizbehinka hartzeko.

Scroll to Top