“Amaiur gure endako”
Olatz Zugastik iradokitzen duen bezala, herri baten izatea bere historian ardazten da, eta zer esanik ez haren ikurrak. Euskal Herriak jarraitzen du bere nafartasuna aldarrikatzen, eta Sareko Bordak ez du alderdi horretan atzean gelditu nahi. Ikurrei zor zaien garrantziaren jakitun, besterenduak izateko duten arriskua ikusirik, horiek ere defendatu eta aldarrikatu beharra ikusten dugu. Hori dela bide, Nafarroaren armarria dakarten bi modelotako elastiko dotoreak erantsi ditugu gure katalogoan, hainbat neurritan. Eta, marketinaren legeak bestela egiteko esaten badu ere, hona hemen gure webgunetik aterako zaituen kantu zoragarria: Oi, Amaiur. Â Â