Sareko Borda

Ezti lehiaketan sarituak!

Usurbilen, urtero egiten dute Euskal Herriko ezti txapelketa Erle Egunean, eta aurten Sareko Bordak bigarren saria irabazi du ezti argien atalean. Hemen duzue 23. Erle Egunaren gainean Noaua aldizkariak egindako kronika.

Saritutako eztia Saldiasen atera genuen uztailean: milalore argi bat da, ziurrenera akazia ukitua duena soroetako loreekin batera. Zapore leunekoa da, eta kristal finak ditu.

Esan gabe doa poz handiarekin hartu dugula saria, eta hemendik laster bereizgarri batekin nabarmenduko ditugu gure eztiak, beren-beregi sortutako zigilu honekin hain zuzen:

Scroll to Top